La Kraftería de Corazónek diseinatutako eta egindako poltsak, Bilboko Alde Zaharreko Artekale kaleko 24 zenbakian.
Oihal erresistenteetan eginak, behar dituzun gauza garrantzitsu guztiak eraman ahal izateko, estanpatu alai eta originalekin. Bakoitza diseinu bakar eta esklusiboa da, ez daude bi berdinak, gure ekoizpena artisaua baita, eta inoiz ez industriala.
Helduleku bikoitzarekin edo bakar batekin egin daitezke, finkoa edo erregulagarria, barruko sakelarekin edo gabe, oinarri eta forma karratuarekin edo planoekin, erosoago eta politago izan zaitezen.
Dendan hainbat dauzkagu aukeratu ahal izateko, baina zuk zeuk ere aukeratu ditzakezu oihalen konbinazioak, eta nahi duzun moduan egiten dizugu.
Edozein kontsulta, jar zaitez gurekin harremanetan.